Gizartea -

Kale-indarkeria

Hamar zaborrontzi kiskali dituzte Gasteizko erdialdean

Bestalde, suak kalteak eragin ditu Ertzaintzaren ibilgailu batean, Lekeition (Bizkaia). Antza denez, autoari su eman diote. Ibilgailua herriko portuan aparkatuta zegoen.

Hamar zaborrontzi kiskali dituzte Gasteizko erdialdean. Argazkia: EiTB
Hamar zaborrontzi kiskali dituzte Gasteizko erdialdean. Argazkia: EiTB
Hamar zaborrontzi kiskali dituzte Gasteizko erdialdean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar zaborrontzi kiskali dituzte goizaldean, ordu eta erdian, Gasteizko erdialdean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aurreneko edukiontziari 02:00ak aldera eman diote su, eta azkenari 03:30 aldera. Suteak Arabako hiriburuaren epaitegietako kaleetan hasi dituzte, eta istilugileek Ariznabarrara bidean jarraitu dute zaborrontziak erretzen.

Suhiltzaileek suteak itzali dituzte, eta garrek edukiontziak bakarrik kiskali dituzte.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, oraindik ez dute inor atxilotu.

Ertzaintzaren auto bati su eman diote Lekeition

Bestalde, suak kalteak eragin ditu Ertzaintzaren ibilgailu batean, Lekeition (Bizkaia). Antza denez, autoari su eman diote, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Ibilgailua herriko portuan aparkatuta zegoen.

Ertzainek autoa portuan utzi dute oinez itzuli bat egiteko. Ibilgailutik kea ateratzen ari zela ikusi dute, eta berehala bueltatu dira. Sutea autoaren itzalgailuarekin itzali dute. Ibilgailuari su eman diotela esateko zantzuak aurkitu dituzte bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea