Gizartea -
Motorrean eta kaskorik gabe
Enrique Lopez epaileak positibo eman du alkoholemia-proban
Auzitegi Konstituzionaleko epailea Castellana pasealekuan harrapatu du Polizia Nazionalak. Magistratua motorrean zihoan, kaskorik gabe.
Erredakzioa
Enrique Lopez Auzitegi Konstituzionaleko epaileak positibo eman du Poliziaren alkoholemia-proba batean, Madrilen. Motorrean kaskorik gabe joateagatik gelditu dute, Poliziako iturriek jakinarazi dutenez.
Kaskorik gabe zihoala ikusi, eta Polizia Nazionalak geldiarazi egin du, 07:30ean, Castellana pasealekuan.
Poliziak Udaltzaingoari abisua eman dio. Udaltzainak bertaratu dira, eta alkoholemia-proba egin diote magistratuari. Epaileak positibo eman du.
Enrique Lopez 2013ko ekainean izendatu zuten Auzitegi Konstituzionaleko magistratu, Gobernuak proposatuta,. PSOEk betoa jarri, eta izendapenaren aurka bozkatu zuen sei urtetan.
Enrique Lopezek dimisioa emango du bihar
Enrique Lopez Auzitegi Konstituzionaleko epaileak dimisioa aurkeztuko dio Francisco Perez de los Cobos Auzitegi Konstituzionaleko presidenteari.