Gizartea -
Istripua
Emakume bat haitzetatik erreskatatu dute Gaztelugatxeko Done Joanen
Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu du eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
39 urteko emakume bat haitzetatik erreskatatu behar izan dute asteazkenean Gaztelugatxeko Done Joanen, Bermeon (Bizkaia), ermita ingurutik behera erori ostean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturrien arabera, 19:40an izan da istripua. Ertzaintzako agenteak, udaltzainak, anbulantzia bat eta Ertzaintzaren eta Osakidetzaren helikopteroak bertaratu dira hari laguntzera.
Hain zuzen ere, Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu du emakumea, eta, ondoren, ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea