Gizartea -
Auto-pilaketak
Auto-ilara handiak, Arrontegiko zubian istripua izan eta gero
Kamioi bat eta lau auto nahasi dira, eta zirkulazio-arazo handiak sortu dira.
Erredakzioa
Enborrak zeramatzan kamioi bati kargaren parte bat errepidera erori zaio Arrontegiko zubian, Getxorako noranzkoan, eta lau kotxek istripua izan dute horren ondorioz. Hori dela eta, auto-ilara luzeak sortu dira.
Segurtasun Sailaren arabera, kamioiari eroritako karga eta ibilgailuak kendu bitartean, errail bakarra egon da zabalik N-637 errepideko tarte horretan, eta horrek areagotu egin ditu A-8 autobidean izan ohi diren zirkulazio-arazoak.
Ezbehar horrek ez du zauritu larririk eragin, baina anbulantzia bat bidali behar izan dute zaurituetako bat artatzera.
Kamioiak zeramatzan enborretako batzuk errepidera erori dira, eta horrek eragin du istripua.