Gizartea -
Iragarpena
Eguraldi beroa eta lehorra asteburu osorako
Eguraldi beroak jarraipena izango du larunbatean eta tenperatura 30 ºC-ra igoko. Igandean, hego-haizeak indarra galduko du, eta, beraz, brisa ibiliko da ipar partean, bereziki kostaldean
Erredakzioa
Azken bi egunetako beroak eta lehorrak jarraipena izango du larunbatean eta igandean. Asteburu osoan iraungo duela aurreikusi du Euskalmetek.
Larunbatean, egoera ez da aldatuko; eguraldi lehorra eta beroa. Termometroetan ez da aldaketa handirik gertatuko, eta beroenak 30 ºC-ra helduko dira. Arratsaldean, bero-hodeiak garatuko dira, eta baliteke zaparrada trumoitsuren bat botatzea, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa iparrean bereziki. Haizea hegoaldetik indarrez etorri arren, arratsaldean kostaldean brisa ibil daiteke.
Igandean, hego-haizeak indarra galduko du, eta, beraz, brisa ibiliko da ipar partean, bereziki kostaldean. Ondorioz, tenperatura balio baxuagoetan geldituko da itsasertzean, 25 ºC-ren bueltan. Barnealdean ere tenperatura apur bat jaitsiko da, eta 27-28 ºC-ra helduko dira termometroak. Eguzkia jaun eta jabe izango da, eta arratsaldean bero-hodeiak garatuz joango dira; ekialdean batez ere, zaparrada trumoitsuren bat bota dezake.
Astelehenetik aurrera, behera egingo du tenperaturak, eta ekaitz gogorrak espero dira, baina asteazkenean hobetzera joko du eguraldiak.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta bidali argazkiak eitb.com-era.