Gizartea -
Gipuzkoa
48 urteko gizonezko baten gorpua erreskatatu dute Hondarribiko uretan
Gurutze Gorriko eta Ertzaintzako zenbait urpekarik gorpua ateratzea lortu dute, 10:15ak aldera, eta Auzitegira eraman dute. 48 urteko Oiartzungo gizonezko bat da hildakoa.
Erredakzioa
48 urteko Oiartzungo gizonezko baten hilotza erreskatatu dute gaur, larunbata, Hondarribiko uretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintzak 08:50ak aldera jaso du abisua. Gorpua Amuaitz uharteko inguruetan, Higer itsasargiaren ondoan agertu da, eta, haitz artean geratu denez, ez atzera ez aurrera, itsasotik barik, lurretik heldu ote den bertara aztertzen izan dira.
Azkenik, Gurutze Gorriko eta Ertzaintzako zenbait urpekarik gorpua ateratzea lortu dute, 10:15ak aldera, eta, ondoren, Auzitegira eraman dute.
Autopsiak dioenaren zain, istripua izan dela uste dute.