Gizartea -

Indarkeria matxista

Bikotekide ohiari eraso egin dio eta haren autoa hondatu du, Bilbon

Gizonezkoa emakumezkoari irainka hasi da eta, ondoren, jo egin du. Bikotekide ohia eta bere semea hiltzeko mehatxuak ere egin ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, bikotekide ohia jotzeagatik, hiltzeko mehatxua egiteagatik eta haren autoa hondatzeagatik.

Gertakariak 18:30ean jazo ziren, Arraiz mendian, erasotzaileak eta biktimak elkarrekin ezustean topo egin ostean, Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Gizonezkoa edanda zegoen eta emakumeari irainka hasi zitzaion. Jarraian eraso egin zion, eta emakumea eta haren semea hiltzeko mehatxua egin zuen.

Ertzaintzak emakumea izututa eta berba egin ezinik aurkitu zuen. Erasoa non gertatu zen zehazteko eskatu zioten, eta bertan topatu zuten erasotzailea, biktimaren autoaren ondoan.

Ibilgailuak hainbat leiho (aurrealdekoa, atzealdekoa eta eskuinaldeko biak) hautsita, goialdea mailatuta eta atzerako bi ispiluak kenduta zituen.

Hura aurkitu ondoren, agenteek atxilotu egin zuten, indarkeria matxista egotzita eta kalteak eragitea leporatuta. Desobedientzia delitu bat ere egotzi zioten, polizia-etxerako bidean bortizkeriaz jokatu zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea