Gizartea -
Kanpaina
Larruazal minbiziak gora egin du prebentzio faltagatik
Duela 50 urte baino 15 aldiz larruazal minbizi kasu gehiago dago, kontzientziatze faltagatik.
Larruazal minbiziaren (melanoma gaiztoa) eragina duela 50 urte baino 15 aldiz handiagoa da, kontzientziatze faltagatik eta eguzkitan jarri aurretik prebentzio faltagatik.
Europar Batasunean 36.000 kasu berri agertzen dira urtero eta 12.000 lagun hiltzen dira; Espainian 2.000 gaixo berri daude urtero eta 700 inguru hildako. Bizkaian 150 kasu berri daude urtero.
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Bizkaiko batzordeak datu horiek jakinarazi ditu. Datozen 49 egunetan lurraldeko 45 udalerritan kanpaina berezia egingo dute larruazal minbiziaren aurka neurriak hartzeko. 40 eta 49 emakumeei (bereziki hanketan) eta 50 eta 59 urteko gizonezkoei (bizkarrean) eragiten diete.
Gabriel Maria Otalora elkartearen Bizkaiko gerenteak esan duenez, melanoma izateko arrisku handiena (faktore genetikoa eta herentziazkoak kenduta) eguzkitan modu desegokian jartzeagatik gertatzen da kasuen %60 eta %90 bitartean. Kanpainaren helburua hondartzan daudenei eguzkitan babes neurriak (eguzkitako krema, betaurrekoak, kapela, eguzkitakoa, kamisetak...) hartzea bultzatzea da.
UVA lanparetan ere kontu handiz aritzeko eskatu dute, larruazala modu larrian zauritu baitezakete. Otalorak gomendu duenez, eguzkitako krema hartu eta ordu erdira hasi behar da eguzkia hartzen; aplikazioa askotan berritu eta uretatik irten ostean beti berritzea. Hiru urte baino gutxiagoko umeak ezin dira eguzkitan eduki eta eguzkitako krema erabiltzea kanpoaldean edozein jarduera egitean.