Gizartea -

Hitzarmena

Donostiak eta URA agentziak uholdeen aurkako hitzarmena sinatu dute

34 milioi euroko kostua izango dute, eta 42 hilabeteko epean egin beharko dira.

Martuteneko uholdeen irudia. Artxiboko irudia. EiTB
Martutene uholdeak
Udazkenean hasiko dira uholdeen aurkako lanak Martutenen

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak URA Uraren euskal agentziaren esku utziko ditu lursailak, Urumea ibaiko arroan uholdeak ekiditeko obrak egiteko. 34 milioi euroko kostua izango dute, eta 42 hilabeteko epean egin beharko dira.

Akordioa Donostian hitzartu dute, Urumea Ibaiko Erroan Uholdeen Prebentziorako bederatzigarren bileran, astelehen honetan. Eusko Jaurlaritzak, URAk, Gipuzkoako Aldundiak, Donostia, Astigarraeta eta Hernaniko Udalbatzak, Añarbeko Urak eta Gobernu zentraleko Itsasertza Zuzendaritzak parte hartu dute, baita herritarren elkarteetako ordezkariek ere.

Udalak, lursailak URAren esku jartzeaz gain, ekaitzen bi tanke exekutatzeko konpromisoa hartu du. Lau milioi euroko inbertsioa eskatuko dute horrek, eraispenen 180.000 euroko kostuz gain.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak akordio honen "izaera estrategikoa" nabarmendu du, eta Martutene auzoan Urumea ibaiko uholdeen aurkako defentsako proiektuan adostutako lanak aurrera eramatea ahalbidetuko duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea