Gizartea -
7 eremu natural ederrenak
Gaztelugatx, Estatuko eremu natural ederrena
Interneteko erabiltzaileek Espainiako Estatuko 7 eremu natural ederrenak hautatu dituzte, eta Gaztelugatx bozkatuena izan da.
Erredakzioa
Gaztelugatx (Bermeo, Bizkaia) Espainiako Estatuko 7 eremu natural ederrenen artean hautatu dute Interneteko erabiltzaileek. Hain zuzen ere, eremu bozkatuena izan da.
Une honetan, Gaztelugatxeko Done Joane ermita itxita dago, azken denboraleek kalte handiak egin zituztelako eskaileretan.
Allianz Global Assistance aseguru etxeak sustatu du Espainiako Estatuko 7 eremu natural ederrenak hautatzeko ekimena, Interneten. Bozketa maiatzaren 28an hasi, eta ekainaren 8an bukatu zen, eta guztira 82.000 boto zenbatu eta egiaztatu dituzte.
Parte-hartzaileek hiru leku hauta zitzaketen, eta botoa sare sozialetan jakinarazi, #7Maravillas traolarekin. Orotara 20 paradisu natural izan dira hautagaiak.
Hauek dira erabiltzaileek hautatutako eremu natural ederrenak:
1. Gaztelugatx (Bermeo)
2. Somiedoko Parke Naturala (Asturias)
3. Cabo de Gatako Parke Naturala (Almeria).
4. Las Medulas (Leon)
5. Ruiderako aintzirak (Ciudad Real)
6. Fuente Dé (Cantabria)
7. As Catedraiseko hondartza (Lugo)