Gizartea -

Gertaera

Gorpu bat aurkitu dute izozkailu batean, zatituta, Pontevedran

30 eta 50 urte bitarteko gizonezko baten gorpuzkiak dira, ikerketako iturrien arabera.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorpu bat aurkitu dute izozkailu batean, zatituta, Ponteareas (Pontevedra) udalerriko etxebizitza batean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Gorpuzkiak 30 eta 50 urte bitarteko gizonezko batenak dira, ikerketako iturrien arabera.

Udalerriko Castelao etorbideko etxe bateko hirugarren solairuan dago etxebizitza, eta jabedunak eman zion abisua Guardia Zibilari. Etxea alokatuta zeukan, eta garbitzera joan zenean, izozkailua itxita zegoela ikusi zuen eta susmo txarra hartu zion.

Izozkailua indarrez ireki zuten guardia zibilek, eta barruan gorpu zatitu bat zegoela ikusi zuten. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea