Gizartea -
Zirkulazio istripua
Errei bat itxi dute A-1 errepidean, Gasteizen
Goizeko lehen orduan kilometro inguruko auto-ilarak sortu dira. Gauerdian zirkulazio istripua izan, eta pertsona bat arin zauritu zen. Kalteak goizean hasi dira konpontzen.
Erredakzioa
A-1 errepideko errei bat itxi dute Gasteizen, Madrilerako bidean, gauerdian izandako zirkulazio-istripu batek eragindako kalteak konpontzeko. Lanak direla eta zirkulazioan egindako aldaketen ondorioz, kilometro inguruko auto-ilarak sortu dira goizeko lehen orduan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharrean kamioi batek eta furgoneta batek talka egin zuten, eta pertsona bat arin zauritu zen.
Istripua izan zuten bi ibilgailuak bidetik kendu badituzte ere, errei bat itxi dute ezbeharraren ondorioz kaltetu den hesia konpontzeko.