Gizartea -

Kanpaina berria

Berdintasun gabeko egoerez ohartarazteko kanpaina abiatu du Emakundek

Noizean behin oharkabean gertatzen diren berdintasunik gabeko egoerak agerian uztea dut helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguneroko bizitzan ematen diren berdintasunik gabeko gertakarietaz ohartarazteko kanpaina abiatu du Emakundek. Sarritan ezkutuan gertatzen dira jazoera hauek, eta horiek agerian uztea du helburu Emakundek. Batetik, seme-alaben zaintza lanak partekatzeko beharra azpimarratzen du kanpainak, eta, bestetik, teknologia berrien bidezko jazarpena agerian uztea.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Ana Alberdi erakunde bereko idazkari orokorrak aurkeztu dute kanpaina Gasteizen, "Eman pausua. Berdintasunarekin aurrera goaz" lelopean.

Telebistarako eta irratirako bina iragarki atera dituzte, Noa izeneko nerabe bat protagonista dutenak. Noizean behin oharkabean gertatzen diren berdintasunik gabeko egoerak agerian uztea dute helburu.

Iragarkiek 2 gai landuko dituzte. Lehen spotak lana eta bizitza pertsonala uztartzeak duen garrantzia nabarmentzen du, baita seme-alaben zaintza lanak aintzat hartzeko eta partekatzeko beharra ere. Bigarren iragarkiaren helburua teknologia berrien bidezko kontrola, askatasuna mugatzea edota jazarpena azpimarratzea da. Honen leloa: Ez zaitzatela kontrolatu eta utzi kontrolatzeari.

Alberdik azpimarratu duenez, kanpaina ETBren bi kateetan, EITBko irratietan eta eitb.com-en eskainiko da ekainaren 27ra arte. Gainera, irailean eta azaroan ere iragarriko dute kanpaina.

Bestalde, udako jaietako girora zuzendutako pegatinak eta kartelak ere atera dituzte "Jaia+errespetua= denontzat gozamena" lelopean. Erasorik gabeko jaiak eta berdintasunean oinarritutakoak ospatzea dute helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakunde