Gizartea -

Gertaera

Pinturaz eraso diete Vitaleko eta Santanderreko kutxazainei Amurrion

Lehenengo bankuko kristaletan "zuen aberastasuna, geure miseria" irakur zitekeen euskaraz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caja Vitaleko eta Banco Santanderreko kutxazain batzuei pintura gorriz eraso egin diete Amurrion. Lehenengo bankuko kristaletan "zuen aberastasuna, geure miseria" irakur zitekeen euskaraz.

Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, Ertzaintzako patruila bat izan da goizaldeko 01:30ean bankuetan kalteak ikusi dituena.

Iturri berberen arabera, ez da atxiloketarik izan gertaera honekin lotuta.

Bi erakundeek Arabako herriko kale berean dituzte bulegoak, eta metro gutxi batzuek banantzen dituzte.

Prentsa ohar batean, Amurriko PPk "indartsu" gaitzetsi ditu "bandalismo" ekintzak. Montse Canive alderdiko bozeramaileak azaldu duenez, "ez dizkiote gizarteari kalteak eta galerak besterik ekartzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea