Gizartea -
Otsailetik itxita egon ondoren
Donostiako Pasealeku Berria, irekita
Urgull mendiaren hegalak egonkortzeko lanak azaroan hasi zituzten, eta geroztik itxita egon da Donostiako Pasealeku Berria.
Erredakzioa
Hilabeteetako lanak amaituta, Donostiako Pasealeku Berria erabat zabaldu dute gaur. Urgull mendiaren hegalak egonkortzeko lanak azaroan hasi zituzten, eta 1,6 milioi euroko kostua izan dute.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea irekiera ekitaldian izan da, eta pozik agertu da lanak uste baino lehenago amaitu dituztelako. Lanak bi zatitan egin dituzte: batetik, Aquariumaren eta Oteizaren estatuaren arteko tartean, eta, bigarrenik, biribilgunetik Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearen egoitza baino 100 metro lehenagoko tartean. Halaber, Donostiako Udalak Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearen atzeko mendi hegala sendotzeko lanak egin zituen iazko abuztuan.
Nora Galparsoro Donostiako Azpiegitura eta Zerbitzu zinegotziak azaldu duenez, ezegonkor zeuden mendi hegalak sendotu dituzte, eta hesi eta kable metalikoak jarri dituzte lur-jausiak eragozteko. Halaber, menditik eror daitezkeen harriak Pasealeku Berrira iritsi ez daitezen, harriei eusteko sareak jarri dituzte.