Gizartea -
Sari banaketa
Euskaria saria jaso du Julen Madariagak
Politikariak egindako lan politiko, kultural eta soziala saritu nahi izan du Euskaria Fundazioak.
Erredakzioa
Julen Madariaga politikari eta abokatu bilbotarrak jaso du gaur Euskaria saria. Izen bereko fundazioaren hitzetan, "historia politikoa eta egungo egoera berrirako zubia egin duen belaunaldi baten ordezkaria" izateagatik saritu dute Madariaga.
Sari banaketa gaur eguerdian izan da Iruñean. Politikariak egindako lan politiko, kultural eta soziala saritu nahi izan du Euskaria Fundazioak, eta, horien aburuz, lan hori bat dator Euskariaren helburuekin; Euskal Herria nazio gisa garatzeko ahalegina egitearekin, alegia.
Julen Madariaga 1932an jaio zen Bilbon, eta Aralar alderdi politikoaren sortzaileetako bat da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea