Gizartea -
Ezbeharra
Gizon batek hanka galdu du Muskizen, obus bat lehertuta
La Cadena auzoko etxebizitza batean gertatu da ezbeharra. 46 urteko gizona gisa horretako objektuen zalea da, eta Espainiako Gerra Zibileko obus bat manipulatzen ari zen bere etxean.
Erredakzioa
46 urteko gizonezko batek hanka zati bat galdu du Muskizen, Espainiako Gerra Zibileko obus bat manipulatzen ari zela lehergaiak eztanda egin eta gero.
Ertzaintzaren arabera, ezbeharra arratsaldeko zortziak baino minutu batzuk lehenago gertatu da Muskizko La Cadena auzoko etxebizitza batean. Antzan denez, zauritutako gizona gisa horretako objektuen zalea da.
Leherketaren ondoren, osasun-etxe batera eraman dute zauriak sendatzeko.
Gizonaren etxebizitzan beste sei obus atzeman dituzte, eta lehergaiak desaktibatzeko taldea istripuaren tokira joan da.