Gizartea -

Ezbeharra

Zauritutako txirrindulari bat erreskatatu dute Arrankudiagan

Bularrean kolpe gogorra hartu du eta arnasa hartzeko arazoak zituen, eta  Ertzaintzaren helikoptero batean Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren helikoptero batek 48 urteko txirrindulari bat erreskatatu du igande honetan Arrankudiagan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zauritutako gizona Galdakaoko ospitalera eraman dute helikopteroz.

Ezbeharra 11:30ean gertatu da Azpiunza auzoko mendi-bide batean. Antza denez, eroriko bat izan du txirrindulariak eta, ondorioz, arnasa hartzeko zailtasunak eragin dizkion kolpe bat hartu du bularrean. Halaber, gorputzean ere zauriak zituen.

Lekuko batek larrialdi zerbitzuetara dei egin du, eta istripuaren tokira bertaratu dira Ertzaintzako, Osakidetzako, Udaltzaingoko eta baso zaintzako langile bat.

Lehen unean, tokian bertan artatu dute gizona, baina azkenean Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea