Gizartea -

Ekimena

Euskal sektore sozialeko sareek bat egin dute elkarte bakar batean

Sareen Sareal euskal sektore sozialeko 13 sareak batuko ditu, babes gehien behar dutenen pertsonen eskubideak hobeto defendatzeko eta arlo horretako politiketan eragin handiagoa izateko.

Sareen sarea, gizarteratzearen aldeko Euskadiko sarearen aurkezpena

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irabazi asmorik gabeko entitateek osatutako euskal sektore sozialeko 13 sareek bat egin dute elkarte bakarrean: Sareen Sarea; babes gehien behar dutenen pertsonen eskubideak hobeto defendatzeko eta arlo horretako politiketan eragin handiagoa izateko.

Ekimen berri honen aurkezpena Bilbon egin dute gaur, astelehena, Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialen sailburuak eta Iñigo Lamarka Arartekoak, zerbitzu sozialen zenbati ordezkarirekin batera.

Hitzaldian, Aburtok albiste ontzat jo du "aurretik eragina eta gainerakoenganako zerbitzuetan ibilbide luzea zuen interbentzio sozialaren arloko egitura indartuko duen tresna bat" sortzea.

Ekonomiaren ziklo baten aldaketa garai batean bizi garela nabarmendu ostean, Aburtok "bizi kalitatean, ongi izatean eta pertsonen duintasunean" krisiak izandako eragina eta "kostuari erreparatzea" eskatu du.

"Esperotako hazkunde horren zain egon behar dugu -gaineratu du- ikusteko gai garen etekin horiek guztiengana zabaltzeko eta, hazkunde garai berri horretan, benetan, ardatz izateko".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea