Gizartea -

Abisu horia

Ekaitzen eta euri-jasen arriskua, ostiralean eta larunbatean

Arratsaldean zaparrada bortitzak bota ditzakeela ohartarazi du Segurtasun Sailak. Horregatik, abisu horia ezarri du; izan ere, metro karratuko 15 litro bota ditzake ordubetean.

Ekaitza Donostian. Artxiboko irudia: EiTB
Ekaitza Donostian. Artxiboko irudia: EiTB
Ekaitza Donostian. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral eta larunbat arratsaldean zaparrada bortitzak bota ditzakeela ohartarazi du Segurtasun Sailak. Horregatik, abisu horia ezarri du; izan ere, ordubetean 15 litro metro karratuko bota ditzake.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez, bi egunetan abisu horia 15:00etatik aurrera sartuko da indarrean, eta gauerdian bukatuko da.

Ostiralean eta larunbatean zaparrada mardulak eta txingorra bota dezake, arratsaldean eta gauean. Ekaitzak harrapatzen dituen zonatan haize-bolada bortitzak gerta daitezke. Larunbat goizaldean egoera berdina errepika daiteke.

Beroa

Hala ere, Euskalmeten iragarpenaren arabera, haizeak hego-ekialdetik joko du eta ostiralean tenperaturek gora egingo dute, batez ere barnealdean. Gasteizen 32 gradu espero dituzte.

Larunbatean, tenperatura minimoek gora egingo dute, baina maximoek kostaldean, lehen orduetan, behera egingo dute; izan ere, haizea ipar-mendebaldetik sartuko da. Arratsaldean, tenperaturek behera egingo dute barnealdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak EAE Ekaitzak gaur