Gizartea -
Ezbeharra
Zauritutako mendizale bat helikopteroz erreskatatu dute Anboton
Sos Deiak larrialdietako koordinazio zentroak dei bat jaso du pertsona batek ezbehar bat izan eta hanka bat blokeatuta zuela esanez, zeharbidearekin jarraitu ahal ezinda.
Erredakzioa
Hankan zauritutako gizonezko bat (46 urte ditu) erreskatatu du Ertzaintzak helikopteroz, Anboton, Bizkaiko mendiko gailurretik gertu, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
14:00ak aldera, Sos Deiak larrialdietako koordinazio zentroak dei bat jaso du pertsona batek ezbehar bat izan eta hanka bat blokeatuta zuela esanez, zeharbidearekin jarraitu ahal ezinda.
Segurtasun Saileko Larrialdietako tekniko batek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza Unitateko agenteak mobilizatu ditu, bertara joateko.
Zauritutako mendizalea eta berekin zihoan beste pertsona batek “whatsapp” bidez bidalitako koordenadekin lokalizazioa erraztu dute. Igotzeko zaila zen gune batean aurkitu dituzte.
Mendiko agenteek zauritutako pertsona artatu dute eta lehenengo laguntza bat eman diote, aireontzian Galdakaoko ospitalera eraman baino lehen.