Gizartea -

Bonnemaison auzia

Zazpi gaixo hiltzen lagundu zituen Baionako medikua, errugabe

Epaimahaiak errugabetzat jo du Nicolas Bonnemaison, hilzorian zeuden zazpi gaixo hiltzen lagundu zituen Baionako Ospitaleko doktore ohia.

Bonnemaison doktorea. EiTB
Bonnemaison doktorea. EiTB
Zazpi gaixo hiltzen lagundu zituen Baionako medikua, errugabe

1:03

Erredazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Bonnemaison errugabe jo du herri epaimahaiak. Hilzorian zeuden zazpi gaixo hiltzen lagundu zituen Baionako Ospitaleko doktore ohiak.

Sendagile ohiak hitza hartu du gaur, babesa eman diotenei eskerrak eman eta hildakoen senideekin hitz egiteko prest agertu da.

Fiskalak bost urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen Nicolas Bonnemaisonentzat. Hiltzaile bat ez dela aitortuta ere, protokoloa ez zuela jarraitu aurpegiratu zion.

Bonnemaisonek epaiketan esan zuenaren arabera, gaixoak hil zorian zeuden eta "beraien sufrimendua arintzeko" hil zituela. Dirudienez, pozoia erabili zuen zazpi gaixoak hiltzeko.

Epaiketan, zazpi hildakoak gogoratzean, mediku ohiak esan zuen ez dela hiltzaile bat, ezta kriminala ere.

Bonnemaison Frantziako medikuen elkargotik bota zuten, baina 500 profesionalen eta 60.000 sinaduren sostengua du sare sozialetan.

Epaiketak hiru aste iraun ditu eta 74 lagunek deklaratu dute.

Lapurdiko medikuaren kasuak eutanasiaren inguruko eztabaida mahai gainean jarri du berriz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea