Gizartea -

Malagan

Eskola bateko atezaina atxilotu dute, ikasleei droga saltzeagatik

Akusatuaren emaztea eta semea ere atxilotu ditu Poliziak, haien etxebizitzan haxixa, marihuana eta 2.000 eurotik gora aurkitu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malagako ikastetxe bateko atezaina atxilotu du gaur Polizia Nazionalak, eskolan bertan duen etxebizitzan eta gertuko taberna batean ikasleei droga saltzea leporatuta.

Gainera, akusatuaren emaztea eta horien 25 urteko semea ere atxilotu ditu Poliziak, Malagan maila txiki eta ertaineko droga-trafikoaren aurka egindako operazio baten ondorioz.

Atezainak haren etxebizitzan eta gertuko taberna batean saltzen zien haxixa ikastetxeko ikasleei. Horietako asko adingabeak ziren, eta bi puntu horietara jotzen zuten droga erostera.

Droga erosi berri duten bi pertsona atzeman ostean, Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu, eta haien etxebizitza erregistratu du. Bertan, 40 haxix bola (guztira, 416 gramo), marihuana poltsa bat eta 2.256 euro aurkitu dituzte agenteek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea