Gizartea -
Gertaera
Gasteizeko enpresa batean asteartean piztu zen sua berpiztu da
Berpiztu denean ez zegoen inor lanean eta oraingoan ere ez da zauriturik izan. Berpizte honek kalteak eragin ditu eraikinaren egituran.
Erredakzioa
Pelleta egiten duen enpresa batek su hartu zuen asteartean Jundizeko industriagunean (Gasteizen) eta goizaldean berriz piztu da. Pabilioiaren egituran kalteak eragin ditu.
Arabako hiriburuko Udalak jakinarazi duenez, asteartean itzali zuten sutea, baina goizaldeko 02:00etan berpiztu egin da. Ordu horretan ez zegoen inor lanean eta oraingoan ere ez da zauriturik izan.
Dirudienez, pabilioi barruan enpresak pizgailuak egiteko erabiltzen duen material asko zegoen oraindik eta sua oso erraz hartzen du (egurra, egur-hautsa, etab.). Horregaitik berpiztu da sutea.
Asteartean ez bezala (orduan materiala eta makineria erre zen soilik), suteak eraikinaren egiturari eragin dio, bi zutabe erori dira eta paretak hondatu dira.
Goizeko 09:30ean suhiltzaileak pabilioian lanean jarraitzen zuten.