Gizartea -
Noos auzia
Castro: 'Prebarikazioa egin dudala uste badute, salatu nazatela'
Noos auziko epailearen aurka jarritako helegitean, Fiskaltzak "prebarikazioa" egozten dio Castrori. "Egin behar dutena, nire aurkako salaketa jartzea da", erantzun du.
Erredakzioa
Jose Castro Noos auziko epailearen ustez, Fiskaltzak bere aurkako salaketa aurkeztu beharko luke, "prebarikazio" delitua egin duela uste baldin badu. Izan ere, Cristina Borboikoaren inputazioa mantentzen duen autoaren aurka jarritako helegitean "prebarikazioa" egitea egozten dio Fiskaltzak epaileari.
"Idazten dutena sinesten badute, eta sinesten dutela suposatzen dut, egin behar duena nire aurkako salaketa jartzea da", esan du Palmako Auzitegira sartu aurretik egindako adierazpenetan. Pedro Horrach fiskalak jarritako helegitearen inguruan galdetuta, Castrok esan du: 'Inputazio garbiak egiten ditu, eta prebarikazio delitu bat egin duala argi esaten du".