Gizartea -
Nafarroa
Haurdun zegoen emakume bat hil da auto-istripuan Fontellasen
Lehenengo zantzuen arabera, autoaren gidaria untxi bat ez harrapatzeko autoa geldiarazten saiatu eta errepidetik atera da.
Erredakzioa
33 urteko emakume haurdun bat (zortzi hilabeteko zegoen) hil da ostiral honetan, AP-68 autobidean, Logroñorako noranzkoan, auto-istripu batean, Fontellas (Nafarroa) parean.
Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, istripua bart 21:00ak aldera izan da. Autoan hildako emakumea eta bere bikotekidea zihoazen.
Lehenengo zantzuen arabera, gidaria untxi bat ez harrapatzeko autoa geldiarazten saiatu eta autoa errepidetik atera da. Guardia Zibilak zuzenduko du gertaeraren nondik norakoak argitzeko ikerketa.
Emakumea anbulantzian sartu eta Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dute, eta bertan hil da. Ibilgailuaren gidariak -bikotekidea- zauri arinak izan ditu.