Gizartea -

Larrialdi zerbitzuak

Hainbat igerilari eta itsasontzi erreskatatuta galernaren ondorioz

Larunbat arratsaldean, euskal kostaldera heldutako galernak ezustean harrapatu zituen itsasbazterrean ziren ontzi eta igerilariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek zenbait erreskate egin behar zituzten atzo, larunbata, galerna euskal kostaldera heldu zenean. Gurutze Gorriko Itsas Salbamenduko taldeak, esaterako, zeharkaldi bat egiten ari ziren lau igerilari erreskatatu behar izan zituen Gipuzkoan, eta hainbat itsasontziri ere lagundu behar izan zieten.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 16:35ean SOS Deiak zerbitzuak dei bat jaso zuen, Izaro uharte eta Bermeoko portuaren artean zegoen itsasontzi batetik, zortzi lagun barruan zeudela.

Antza denez, ontzia matxuratu egin zen, galerna heldu zenean, eta motorra gelditu. Itsas-Salbamenduko ontzi batek Bermeoko portura eraman zituen, inork kalte edo minik hartu gabe.

Handik gutxira, 17:00etan, beste abisu bat jaso zuen larrialdi zerbitzuak, Orion, zenbait pertsonak zailtasunak baitzituzten igerian ari zirela.

Aipatutako iturriaren arabera, Getariatik Donostiarako zeharkaldi bat egiten ari zirela, galerna etorri zitzaien.

Ertzaintzak, hortaz, helikoptero bat bidali zuen, baita Gurutze Gorriko zenbait dotazio ere, eta lau igerilariak erreskatatu zituzten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea