Gizartea -

Izendapena

Jose Ramon Diez TVEko zuzendari izendatu dute

Etxeko profesionala da, ibilbide luzekoa. Aurretik ere Espainiako telebista publikoko zuzendari lanak egin zituen, 1999 eta 2000 urteetan.

Jose Ramon Diez 1984an hasi zen TVEn lanean. Efe.
Jose Ramon Diez 1984an hasi zen TVEn lanean. Efe.
Jose Ramon Diez 1984an hasi zen TVEn lanean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ramon Diez TVEko zuzendari berri izendatu dute, Leopoldo Gonzalez-Echenique Korporazioko presidenteak proposatuta. Diezek Ignacio Corralesek utzitako lekua hartuko du.

Jose Ramon Diez Ekonomia eta Enpresa Lizentziaduna da. Oposizio baten bidez sartu zen RTVEn, 1984. urtean. Lehen urteak Kantabriako Lurralde Zentroan eman zituen, 1987an Madrilera joan zen arte. Hiriburuan ibilbide luzea hasi zuen, Kiroletako errealizadore moduan.

Joko olinpikoen jarraipena egitea izan da bere lanik garrantzitsuenetarikoa.

Horrez gain, beste zenbait ardura izan ditu: Programazio alboko zuzendaria izan zen 1997an; Ustiapen zuzendaria 1998an; eta TVEko zuzendari 1999 eta 2000 urteetan.

Zuzendari berriaren erronka nagusia telebista suspertzea eta lehiakorragoa egitea izango da, baina identitateari eutsita eta zerbitzu publikoak dituen ezaugarriak gordeta.

Leopoldo González-Echenique Korporazioko presidentearen proposamenak Administrazio Kontseiluak berretsi du. Halaber, Ignacio Corrales azken bi denboraldietan egindako lana eskertu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea