Gizartea -
Abortuaren legearen erreforma
Gallardonek dio malformazioa ez dela inoiz abortatzeko arrazoia izango
''Minusbaliotasuna ez da pertsona bati eskubideak kentzeko arrazoia, ez jaio aurretik ezta jaio ondoren ere'', esan du.
Erredakzioa
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak esan du malformazioa ez dela inoiz abortatzeko arrazoia izango. Ministroak adierazi duenez, amari eragin diezaiokeen balizko eragin edo kalteek bakarrik bultzatuko dute aukera hori.
''Minusbaliotasuna ez da pertsona bati eskubideak kentzeko arrazoia, ez jaio aurretik ezta jaio ondoren ere'', esan du Gallardonek. ''Inoiz ez dira ezarriko lehen mailako eta bigarren mailako herritarrak'', gaineratu du.
''Besta kontu bat dira emakumeari eragin diezaioketen kalteak; adibidez, haurdunaldiarekin aurrera jarraitzeko erabateko ezintasuna'', azaldu du.