Gizartea -

Lan-istripua

27 urteko langilea hil da Gasteizko lantegi batean izandako istripuan

Ezbeharra 12:30 inguruan jazo da, Jundizko industrialdean. Antza, lanean ari zela 12 metrotik behera erori da eta berehala zendu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko langile bat hil da gaur goizean Gasteizko enpresa batean izandako istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra Jundizko industrialdean dagoen lantegi batean gertatu da, 12:30 aldera. Antza, behargina plataforma baten gainean lanean ari zela, 12 metrotik behera erori da eta berehala hil da.

Epaileak ezbeharra nola gertatu den argitzeko ikerketa abiatzea eskatu dio Ertzaintzari.

Sindikatuek legea beretzea eskatu dute

ELA eta CCOO sindikatuek gaitzetsi egin dute Gasteizeko lan-istripua eta lan-arriskuak saihesteko legea ''zehatz-mehatz'' betetzea eskatu diete enpresaburuei.

Prentsa ohar batean, ELAk gaitzetsi egin du lan-arriskuen inguruko legedia ez betetzea, eta esan du istripuak ez direla gertatzen ezjakintasunagatik, ''enpresarien jarrera arduragabeagatik''.

CCOO sindikatuak ere prentsa ohar baten bidez erantzukizun guztiak argitzea eskatu du, eta elkarretaratzea deitu du asteazken honetarako, 11:00etan, Gasteizko Postetxe plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea