Gizartea -

Bartzelona

Metroko erasotzailea adingabeen zentro batean sartuko dute

Epaileak kautelazko neurri gisa erabaki du jatorri errusiarreko gaztea zentroan sartzea. Erasotzaileak hainbat muturreko eman zizkion mongoliar gazte bati.

Bartzelonako metroko erasotzailea, Adingabeen Fiskaltzaren menpe

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Bartzelonako Metroan Mongoliako gazte bati eraso egin zion adingabea kautelazko neurri gisa erregimen itxiko adingabeen zentro batean sartzea erabaki du gaur epaileak, Adingabeen Fiskaltzako iturrien arabera.

Erasotzaileak ez du adierazpenik egin nahi izan Adingabeen Fiskaltzaren aurrean . Gorroto eta diskriminazio kasuetan aditua den Fiskaltzak akusatuarentzat kautelazko neurriak hartzea proposatu zuen: zaintzapeko askatasuna edo adingabeen zentro batean sartzea. Azkenean, epaileak bigarren aukera hautatu du.

Santa Coloma de Gramenet (Bartzelona) herrian bizi da akusatua, eta lesioengatik falta bat eta osotasun moralaren aurkako delitu bat leporatu dizkiote.

Jatorri errusiarreko gazteak, ageriko arrazoirik gabe, aurpegian muturrekoak eman zizkion mongoliar jatorriko mutil bati; bien bitartean, erasotzailearen lagun batek erasoa filmatu eta YouTuben eskegi zuen. Horri esker atzeman eta atxilotu dute adingabea.

Beste bi pertsona, adingabe bat eta heldu bat, eraso berdinean osotasun moralaren aurkako delitu bategatik inputatuta daude. Adingabeen epailearen eta instrukzio epailearen aurrean adierazpenak egiteko deiaren zain jarraitzen dute.

Francesc Homs Presidentetzako conseller eta Governeko bozeramaileak adierazi duenez, Kataluniako Gobernuak “irmoki” baztertzen du erasoa, eta Mossoek akusatua azkar atxilotu izana txalotu du.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak, aldiz, eraso arrazisten aurrean adi egoteko eskatu die hiritarrei, eta horrelako kasuetan haien laguntzak duen garrantzia azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea