Gizartea -

Gipuzkoa

Tratamendu Planta 2015erako prest egotea ezinezkoa ikusten du PSEk

Sozialisten ustez, plantak "aurreikusitako konponbideak arriskuan jartzen ditu", etorkizuneko foru gobernuen "ekintzak baldintzatu" egiten ditu eta baimenak lortzeko "denbora" behar da.

Denis Itxaso, Gipuzkoako PSE-EEko Ingurumen idazkari nagusia. EiTB.
Denis Itxaso, Gipuzkoako PSE-EEko Ingurumen idazkari nagusia. EiTB.
Denis Itxaso, Gipuzkoako PSE-EEko Ingurumen idazkari nagusia. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk zalantzak ditu Tratamendu mekaniko-biologikorako plantaren denbora epeen inguruan. Sozialisten arabera, Bilduk bultzatutako proiektuak baimen berriak beharko ditu eta baimen horiek tramitatzeko "denbora behar da". Ondorioz, "etorkizuna nabarmen baldintzatuko du".

Denis Itxaso Gipuzkoako sozialisten Ingurumen idazkari nagusiak prentsaurrekoan adierazi duenez, aurreko baimena errausketa planta eraikitzeko zen eta ez du planta berrirako balio, Bilduk hala uste badu ere. Itxasok azpimarratu egin du Ingurumen kontseilariordeak esandakoa; baimen hori "nekez erabil daitekeela zerikusirik ez duen beste ezer eraikitzeko".

Halaber, PSE-EEko kideak esan du Martin Garitanok Gipuzkoan zehar "sakabanatzeko" asmoa dituen geldoen zabortegiek jarduera biologikoa izaten jarraituko dutela, eta planta berriak "zabortegiek bete behar dituzten antzeko baldintzak" bete beharko dituela. Horrez gain, "gizartea proiektuaren aurka" izango dela iragarri du.

"Aurreikusitako konponbideak, arriskuan"

Politikari sozialistaren iritziz, Tratamendu mekaniko-biologikorako plantak "aurreikusitako konponbideak arriskuan jartzen ditu, eta etorkizuneko foru gobernuen "edozein ekintza baldintzatu egingo du". Gainera, baimenak lortzeko "denbora" beharko da.

Itxasoren ustez, Bilduko agintariak "kontraesanetan jausten ari dira, behin eta berriro", eta horrek "norabide, estrategia, koherentzia eta zehaztasun eza" adierazten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa