Gizartea -

Lugon, Galizia

Orain 5 urte bere heriotza simulatu zuen gizonezko bat atxilotu dute

Bilatze-aginduak deituak zituen Estatuko hainbat auzitegitan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain 5 urte bere heriotza simulatu zuen 43 urteko gizonezko bat atxilotu du Lugoko Poliziak. Gizonak hainbat bilatze-agindu zituen deituak Estatuko zenbait auzitegitan, baina, 2008tik, ez zekiten non zegoen.

Erregistroaren arabera, gainera, hilda zegoen gizonezkoa. Hain zuzen ere, 2009an Kolonbian hil zela jasotzen zen bertan, Poliziak azaldu duenez.

Lugoko etxebizitza batean aurkitu eta atxilotu egin dute. Epaile aurrera eraman ostean, espetxera igorri dute atxilotua.

Poliziak adierazi duenez, ''delitu ibilbide luzea'' du (guztira 20 bat atxiloketa).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea