Gizartea -
Nafarroa
58 urteko gizon bat hil da Aibarren traktorearekin lanean ari zela
Biktima ibilgailuren azpian harrapatuta geratu da. Suhiltzaileak gorpua berreskuratu eta Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Auzitegira eraman dute, autopsia egin diezaioten.
Erredakzioa
58 urteko gizonezko bat hil da Aibarren, traktorearekin lanean ari zenean, ibilgailua irauli eta azpian harrapatuta . Abeletxea Zangoza Zeharkaleako 36. zenbakian izan da ezbeharra, Nafarroako Gobernuak plazaratu duenez.
Gorpua 21:57ean topatu dute, eta Zangozako mediku talde batek (Nafarroako SOS larrialdi zerbitzuak bidalita) heriotza -bi ordu lehenago- baieztatu besterik ezin izan du egin.
Biktima ibilgailuren azpian harrapatuta geratu da. Suhiltzaileak gorpua berreskuratu eta Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Auzitegira eraman dute, autopsia egin diezaioten.
Foruzaingoak Zangozako Polizia-etxeko auto bat eta Iruñeako Argiketak saileko talde bat bidali ditu, istripuaren nondik norakoak argitzeko.