Gizartea -
Bilbo
Begoñako igogailuaren ateak gaur gauean itxiko dituzte
Bilboko igogailu enblematikoa 1949an jarri zuten martxan, eta orduz geroztik Zazpikaleak eta Begoñako auzoa lotu ditu. 23:00etan itxiko ditu ateak.
Erredakzioa
Begoñako igogailuak gaur gauean (23:00) itxiko ditu ateak. Ascensores de Begoña S.A. enpresa emakidadunak esleipenaren iraungitze ematea eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, errentagarritasun arazoak argudiatuta; kontratuaren arabera, zerbitzua beste 30 urtez eman behar zuen arren.
Igogailu enblematikoa 1949an jarri zuten martxan, eta ordutik hona Bilboko Zazpikalea eta Begoñako auzoa lotzen ditu, 50 metroko malda igota.
Bilboko Udalak (EAJ) nahiz oposizioko taldeek (Bildu, PSE eta PP) igogailua martxan mantentzearen alde egin dute.
Igogailuak irekita jarraitu behar duela eta zerbitzu publiko eta doaneko bilakatu beharko litzatekeela exijitu dute Begoñako bizilagunek.
Eusko Jaurlaritzak, berriz, auzi honi konponbidea emateko lanean ari dela eta itxieraren aurrean hartu beharreko neurriak hartuko dituela iragarri du.