Gizartea -
Alkohola edan zuen
Emakume bat atxilotuta Valentzian, 3 urteko alaba bakarrik uzteagatik
Jatorri poloniarreko gazteak etxean utzi zuen alaba eta inguruko parke batean aurkitu zuten emakumea agenteek, mozkortuta.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak 28 urteko jatorri poloniarreko emakume bat atxilotu du bart Valentzian, adingabe bat abandonatzeagatik. Gaztea lagunekin aurkitu zuten kalean, mozkortuta, hiru urteko alaba etxean bakarrik utzita.
Goizaldeko ordubatak aldera, agenteek dei bat jaso zuten, Valentziako Maritim distritura joateko esanez. Antza, alkohola edandako emakume batek haren alaba bakarrik utzi zuela jakinarazi zieten poliziei.
Zonaldeko parke batera iristean, gaztea lagun batzuekin mozkortuta aurkitu zuten, eta alaba non zegoen galdetuta, etxean utzi zuela erantzun zuen.
Agenteek neskatoa etxean bakarrik, lotan zegoela konturatu ziren. Hori dela eta, adingabea abandonatzeagatik atxilotu zuten emakumea. Haurra amaren lagun bati utzi zioten, eta atxilotua, aldiz, epailearen esku gelditu da. Ez du aurrekari polizialik.