Gizartea -

Basterretxearen heriotza

Gipuzkoak 'euskal kulturaren berpizkundeko figura' oroitu du

Garitanoren ustez, euskal gizarteak asko zor dio Basterretxeari, "herriarekin eta politikarekin konprometitutako gizona" baitzen. Bizkaiko aldundiak artistaren konpromiso "abertzalea" azpimarratu du.

Garitano: 'Euskal kulturaren berpizkundean lan egin zuen'

0:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak Nestor Basterretxea artistaren heriotza deitoratu du, "frankismoaren gau beltzean euskal kulturaren berpizkundeko figura" izan baitzen, Martin Garitano ahaldun nagusiaren aburuz.

Garitanok azpimarratu du Basterretxea "herriarekin, herriko politikarekin eta artearekin konprometitutako gizona" izan zela. Ahaldun nagusiak saritu zuen artista, pasatu den irailean, Gipuzkoako Urrezko Dominarekin; instituzioak eskaintzen duen sari gorena da.

"Euskal gizarteak asko zor dio Basterretxea bezalako jendeari", adierazi du Garitanok.

Bizkaiak atsekabez hartu du heriotza

Bizkaiko Foru Aldundiak artistaren heriotza atsekabez hartu du, eta haren balio artistikoa eta konpromiso "abertzalea" azpimarratu ditu.

Instituzioak adierazpen batean azaldu duenez, Basterretxea euskal arte garaikideko figura handietako bat eta Europan eredu artistikoa izan da.

"Gizon konprometitua, langilea, bizitza arteari eta haren lana zabaltzeari eskaini zion amaierara arte. Euskadiren memoria artistikoa eta historikoa zabaldu ditu bere arteari esker", azpimarratu du Aldundiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nestor Basterretxea bideoak