Gizartea -

Zirkulazioa

Zirkulazioa normaltasunera itzuli da Arrontegin, istripuaren ostean

Ezbeharra Getxoko noranzkoan gertatu da, eta bi pertsona zauritu dira. Ilarak A-8raino iritsi dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek eta kamioi batek istripua izan dute gaur goizean N-637 errepidean, Arrontegi zubian, Getxoko noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira, baina dagoeneko konpondu dira eta normaltasunera itzuli da zirkulazioa, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 08:30 aldera gertatu da, eta bi pertsona arin zauritu dira, aipatu iturrien arabera.

Ibilgailuak errepidetik kendu dituzte, baina auto-ilara luzeak sortu dira, eta A-8raino iritsi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea