Gizartea -
Ezbeharra
18 urteko neska bat hil da Arantzan, garajeko atea gainera erorita
Lagunekin festa bat ospatzen ari zela, garajeko atea gainera erorita hil da.
Erredakzioa
Hamazortzi urteko neska bat hil zen atzo, asteartea, Arantzan (Nafarroa), garajeko atea gainera erorita.
Ezbeharra Bordaxuri baserrian jazo zen, Azkilarrea auzoan. Neskatoa lagunekin festa bat ospatzen ari zela, garajeko atea gainera erori zitzaion, eta kolpearen ondorioz hil zen.
Larrialdi zerbitzuak neska suspertzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko. Bertan hil zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea