Gizartea -
Getxo
Gazte bat erreskatatu dute Galeako itsaslabarrean
Mutila (21 urte) ez aurrera ez atzera geratu zen itsaslabarrean, 20 metrora.
Erredakzioa
Hogeita bat urteko mutil bat erreskatatu behar izan dute Galeako itsaslabarrean (Getxo, Bizkaia), 20 metrora ez aurrera ez atzera geratu baitzen.
Udaltzaingoak azaldu duenez, itsaslabarreko aparkalekuan hainbat gazte zarata handia egiten ari zirela ohartarazi diote 04:00etan, eta patruila bat bertaratu da.
Bertan, itsaslabarrean gazte bat 20 metrora ez aurrera ez atzera zegoela ikusi dute udaltzainek, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.
Gaztea onik zegoen, baina ospitalera eraman dute, protokoloak hala ezartzen duelako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea