Gizartea -
Gertakaria
75 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute uretan, Portugaleten
Hilotza 09:30 aldera aurkitu dute, Manuel Calvo kalearen parean. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da.
Erredakzioa
Larrialdi zerbitzuek 75 urteko portugaletetar bat atera dute itsasadarreko uretatik gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Riala industria museotik gertu izan da aurkikuntza, Manuel Calvo kalearen parean.
Gurutze Gorriak 09:30 aldera atera du hilotza uretatik. Ertzaintzaren itsasoko taldea ere bertaratu da, baina ez du erreskatean parte hartu behar izan, gorpua lehorretik atera ahal izan dutelako, aipatu iturrien esanetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gizonezkoa nor zen jakiteko eta heriotza nola gertatu den argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea