Gizartea -
Istripua Pauen
Parisek aitortu du seinaleekin arazoak daudela tren istripuaren lekuan
Zaurituetako bik larri jarraitzen dute ospitalean ingresatuta, baina haien bizitza ez dago arriskuan.
Erredakzioa
Frederic Cuvillier Frantziako Estatuko Garraio idazkariak aitortu du seinalizazio arazoak atzeman dituztela atzo Pauen bi trenek talka egin zuten lekuan, baina azpimarratu du garaizegi dela esateko horren erruz izan zela istripua.
Cuvillierrek France Infon egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, anomaliak antzeman dituzte "seinale batean, agian seinaleak ez du egoki funtzionatzen".
Hala ere, gero berretsi du istripuaren eta seinalizazio arazoen arteko lotura ikerketek frogatu beharko dutela. Izan ere, hiru ikerketa egingo dituzte: SNCF tren konpainiarena azpiegituren kudeatzaileekin, judiziala eta Garraio departamentuarena.
80 bidaiari zeramatzan tren erregional batek oso poliki zihoan eta 175 bidaiari zeramatzan abiadura handiko tren bat jo zuen, Pau inguruan, eta 40 bat lagun artatu behar izan zituzten zauriengatik.
Zaurituetako bik egoera larrian jarraitzen dute, baina haien bizitza ez dago arriskuan.