Gizartea -
Migrazio-mugimenduak
150 etorkin Melillan sartzen saiatu dira hesia igarota
Francisco Martinez Espainiako Segurtasunerako Estatu idazkariak "mafien kontra modu eraginkorrean" lan egiteko deia egin du.
Erredakzioa
150 etorkin Melillan sartzen saiatu dira goizaldean "baina batek ere ez du lortu", Francisco Martinez Espainiako Segurtasunerako Estatu idazkariak RNE irrati-katean egindako adierazpenetan esan duenez, Europa Pressen arabera.
Martinezek, halaber, mugan jarritako hesiaren garrantzia nabarmendu, eta "mafien kontra modu eraginkorrean" lan egiteko deia egin du. Gainera, horren esanetan, "beste bide batzuk bilatzen saiatzen ari dira, immigrazio irregularraren fenomenoa gure garaiko fenomenoetako bat delako".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea