Gizartea -

Gertakizuna

Hiru pertsona intoxikatu dira Gasteizen, sute batean

Etxebizitzaren jabeak, ertzain batek eta udaltzain batek kea arnastu dute, eta erietxera eraman dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona osasun zentro batera eraman behar izan zituzten atzo Gasteizen, sute batean kea arnastu baitzuten.

Hain zuzen ere, Ramiro Maeztu kaleko etxebizitza batean piztu zen sua, sukaldean, 14:30ean. Suhiltzaileak iritsi zirenerako, sua itzalita zegoen, udaltzainek eta ertzainek itzalgailu bat erabili zutelako. Gainera, etxebizitza hustu behar izan zuten, ke handia zegoelako.

Etxebizitzaren jabeak (emakume bat), ertzain batek eta udaltzain batek kea arnastu zuten, eta, horrenbestez, erietxera eraman behar izan zituzten.

Suak kalteak egin zituen sukaldean, eta etxebizitzako gainerako gelak belztuta geratu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea