Gizartea -
Gertaera
Bahiketa baten biktima izan dela salatu du emakume batek Zarautzen
Salatu duenez, bi emakumek kotxe batera sarrarazi zuten eta mehatxupean 2.000 euro ateratzera behartu zuten. Ertzaintza salaketa ikertzen ari da.
Erredakzioa
Zarautzen bahiketa baten biktima izana salatu duen emakumearen auzia ikertzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.com-i baieztatu dionez.
Emakumeak salatu duenez, uztailaren 16an 11:30ak aldera jazo zen gertaera Zarauzko Zelaiondo auzoan.
Salaketaren arabera, bi emakumek kotxe baten sartzera eta haren kontu korrontetik 2.000 euro ateratzera behartu zuten. Dirua eman ezean, senideei min egingo zietela esan omen zioten.
Esan bezala, emakumeak salaketa jarri du eta Ertzaintza ikertzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea