Gizartea -

Baionako festak

Frantziako justizia Baionako ustezko bi erasoak ikertzen ari da

Baionako hautetsiek jaietan sexu-erasoak ekiditeko kanpainak hobetuko dituztela adierazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako justiziak eta Poliziak lanean jarraitzen dute Baionako jaietan salatu dituzten bi bortxaketak argitzeko.

Lehen biktimak 30 urte ditu. Ustezko erasotzailea identifikatu, atxilotu, inputatu eta preso hartu dute. Epaiketaren zain dago.

Bigarren biktimak 19 urte ditu, eta Parisekoa da. Hark kontatutakoaren arabera, bakarrik zihoan, eta orduan gertatu zen bortxaketa.Uneotan salaketa ikertzen ari dira.

Baionako hautetsiek jaietan sexu-erasoak ekiditeko kanpainak hobetuko dituztela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea