Gizartea -
Gertaera
65 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Zumaiako uretan
Erreskate taldeek itsasargiko gunetik 50 metrora aurkitu dute gizonezkoaren gorpua. Lehenengo hipotesien arabera, erorketa baten ondorioz gertatutako istripua izan da.
Erredakzioa
Erreskate taldeek gizonezko baten (65 urte ditu) gorpua aurkitu dute, Zumaian (Gipuzkoa), itsasargiko gunetik 50 metrora, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 17:00ak aldera izan da, Ertzaintzari Zumaiako itsasargiko gunetik gertu gorpua bat ikusi dutela abisatu diotenean. Bertara erreskate talde bat bidali dute.
Leku horretan zeuden bi igerilarik gorpuarengana urreratzea lortu dute, kostatik 50 bat metrora zegoen, Internupeko gunean, itsasargiaren atzealdean. Gorpua heldu egin dute, itsaslasterrak eraman ez zezan.
Azkenean, Gurutze Gorriko ontzi batek erreskatatu du gorpua, eta Zumaiako kirol-portura eraman du, auzitegiko medikua iritsi arte.
Iturri berberek azaldu dutenez, gorpua Zumaiako bizilagun batena da, eta, lehen hipotesien arabera, erorketa baten ondorioz gertatu den istripua izan da.