Gizartea -
Gazako sarraskia
Manjon Twitterretik kanpo Obamaren aurkako 'gorrotoa' adierazi ondoren
“Etxe Zuriko beltza gorroto dut. Gazan hil dituzten nire umeak maite ditut. Bere emazteak bahitutako neskatoen bideoa kentzea nahi dut”, adierazi zuen atzo Twitterren.
Erredakzioa
Pilar Manjón M-11 elkarteko presidenteak bere Twitterreko kontua ezabatu du, atzo Barack Obamaren aurka bidalitako ‘tuit’-aren ondoren. Gazako sarraskia salatzeko, "Etxe Zuriko beltzaren" aurka bere gorrotoa adierazi zuen Pilar Manjonek sare sozial horretan.
"Etxe Zuriko beltza gorroto dut. Gazan hil dituzten nire umeak maite ditut. Bere emazteak bahitutako neskatoen bideoa kentzea nahi dut", adierazi zuen Twitterren.
Iruzkina berak idatzi zuela onartu du gaur Pilar Manjonek, eta ordu batzuk beranduago, bere kontua bertan behera utzi du.
Palestinarren aurkako "sarraskia" salatu du Manjonek, eta "yihadistak egiteko indarra" ematen duela gaineratu du, Israeli eta Etxe Zuriari egotzi die egunotan gertatutakoa eta Michelle Obamak Boko Haramek bahitutako neskatoen aldeko bideo bat egin izana deitoratu du, "Gazan gertatzen ari denari buruz ez baitu ezer esan".
Gazakoa inbasio, jabetze eta sarraski gerra bat da. Ez dago bizitza bat balio duen jainkorik, ez dago sarraski bat merezi duen jainkorik", esan du hirugarren iruzkin batean.