Gizartea -
Gertakaria
Ertzain baten erasotzaileari zigorra murriztu diote edanda zegoelako
Bizkaiko Lurralde-Auzitegiak hordialdiaren aringarria oniritzita hartu du erabakia. Gertakaria Ondarroan jazo zen, 2013ko apirilaren 15ean.
Erredakzioa
Bizkaiko Lurralde-Auzitegiak ertzain baten erasotzaileari zigorra murriztu dio, kartzelako bederatzi hilabetetik sei hilabetera, erasotzailea edanda zegoelako. Gertakaria Ondarroan jazo zen, 2013ko apirilaren 15ean, agenteak identifikatzeko eskatu zionean. Txostenean (EFEk ikusi ahal izan du), Auzitegiak, hordialdiaren aringarria oniritzita, aldez oniritzi dio defentsak 2013ko uztailean emandako epaiaren aurka ezarritako errekurtsoari.
Ondarroako Itxas Aurre kalean, hain zuzen ere, jazo zen gertakaria. Ertzaintzaren bi agente akusatuari gerturatu zitzaizkion, aurreko gertaera baten inguruan galdetzeko; idantifikatzeko eskatu ziotenean, gizona "asaldatu zen, eta agenteetako bat bularrean jo eta bultzatu zuen", lesiorik eragin ez zion arren.
Gertaeraren ostean, ertzainek Ondoarroako anbulatoriora eraman zuten akusatua; bidean, azken horrek hainbat aldiz mehatxu eta iraindu zituen agenteak.
2011ko apirilean ere, zigortuta
Akusatua 2011ko apirilean ere zigortu zuten, Santa Cruz Tenerifekoan, autoritatearen aurkako atentatua zela eta. Hordialdiaren aringarria oniritzita, hortaz, Auzitegiak sei hilabetera murriztu du zigorra berrerortzearen astungarriarekin.
Halaber, Bilboko Epaitegiak ezarritako isuna berretsi du, ordena publikoaren kontrako falta batengatik. Egunero hamar euro ordaindu beharko ditu.