Gizartea -
Getxo
Protesta deitu dute Algortako jaietan izandako sexu-erasoaren aurka
Aurkeztutako salaketaren aurrean, eta "Ertzaintzak auzia ikertzen duen bitartean", Udalak "edozein eraso mota gaitzetsi du".
Erredakzioa
Getxoko Udalak, Berdintasun Kontseiluak eta Jai Batzordeak elkarretaratze bat deitu dute astearte honetarako, igande goizaldean Algortako jaietan izandako ustezko sexu-erasoaren kontra.
Udal getxoztarrak ohar baten bidez zabaldu duenez, elkarretaratzea 19:30ean egingo da, Algortako 'puntu lilan' (Torrene eta Telletxe kaleek bat egiten duten gurutzean).
Aurkeztutako salaketaren aurrean, eta "Ertzaintzak auzia ikertzen duen bitartean", Udalak "edozein eraso mota gaitzetsi du". Halaber, "sex-erasorik gabeko gizarte eta jaien alde lan egiteko" konpromisoa adierazi du, "Ezetza Ezetz izan dadin".
"Emakumeek modu askean kaletik ibiltzeko, bereziki jaietan, aukera izan dezaten sustatuko du", esan dute.